Fitness Aretoa
Kiroldegiko lehenengo solairuan kokatuta, 480 m2-ko aretoa da. Erabiltzailearen prestakuntza fisikoa egokia izan dadin, gune ezberdinak ditu: kardiobaskularra, bizikletak, step, cross trainer, korrika egiteko zintak, arraunak, eskaladorak eta eliptikekin; gihar-talde guztiak entrenatzeko makinak; luzaketak eta propiozepzio lanak burutzeko gunea; eta, beste gune bat pisu librea lantzeko. Areto honek uneoro begirale baten presentzia du, pertsonalizaturiko entrenamenduak burutzen dituena.