Cabecera

Ermua Kirolak



Aurkezpena

Ermuko Udal Kirol Erakundea Ermuko Udalak 1996. urtean eratutako erakunde publikoa da herriko praktika fisikoa eta kirolekoa uztartzeko, udal kirol ekipamenduak kudeatzeko eta erabiltzaile orori zuzenduriko jarduerak antolatzeko.


Ermuko Udal Kirol Erakundean anitza den kirol eskeintza zabalaz disfrutatu dezazula nahi dugu, zure jarduera fisikoaren plangintza hoberen egokitzen dena aukeratu dezazun.


Helburu hori lortze aldera, ordutegi anitzetan eta adin guztietarako saioak prestatu ditugu, jaioberriak diren haurretatik hasi pertsona nagusietara iritsi arte, gustokoen duzun jarduera erosotasun osoz burutu dezazun.

Gure eginbeharra etengabe kalitate handieneko zerbitzuak prezio eskuragarrietan ematea da, horretarako guztiz hornitutako instalazioak ditugu eta profesional talde zabal eta kualifikatua dugu, dudarik gabe zure jarduera fisikoarekiko eta kirolarekiko motibazio eta interesa areagotuko dutenak.


Gure helmuga uneoro zerbitzuen programa osoa eskeini ahal izatea da, zuretzako erakargarria dena, bai zu zein zure familiaren sasoi fisikoaz, ongizateaz, bizitza kalitateaz eta osasunaz zainduko eta hobetuko duena.





Zeregina, ikuskera eta baloreak

Ermuko UKE Ermuko Udalaren mendeko organismo publikoa da. Udalerriko kirol-sistema antolatu eta dinamizatzen du, baldintza-berdintasunean Ermuko herritar guztientzat, eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatzen ditu. Horretarako, kirola eta jarduera fisikoa bultzatzen ditu, herritarren osasuna, bizi-kalitatea eta gizarte garapena hobetze aldera.


Ermuko UKEk erreferentzia izan nahi du Euskadin, osasunaren, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloetan gizarte-erantzukizuna duen erakunde gisa:


  • ematen duen zerbitzuaren kalitateagatik
  • zerbitzu-eskaintza herritarren beharrekin bat datorrelako
  • bezeroen eta pertsonen gogobetetze-mailagatik
  • eta kudeaketa garden, bizkor eta berritzaileagatik

Ermuko UKEn, erakunde osoko kideek aintzat hartutako printzipio eta balio hauek dira eguneroko zereginen oinarri:


  • Erabiltzaileei zerbitzua
  • Errespetua, duintasuna eta ohorerako eskubidea
  • Konpromisoa
  • Gizarte-erantzukizuna



Gure konpromisoak

Talde tekniko eta profesionala


Udal Kirol Erakundean kualifikazio tekniko altuko profesional talde batez osotuta dago, jarduera fisikoan eta osasunean espezializaturikoak, eta zure beharretara egokitutako atentzio aditua eskeintzen dutenak.


Profesional orok, monitoreak, sorosleak, bezeroarentzat arreta zerbitzuko langileak, mantenimendukoak, bulegoetakoak, talde lanean ilusio handiz dihardugu lanean, burutu nahi dutuzun jarduerak planifikatu eta antolatzeko.



Kalitatea


Ermuko Udal Kirol Erakundean gure bezeroenganako zerbitzuaren kalitatearen etengabeko hobekuntzaren aldeko apostu irmoa egiten dugu, zure nahiak asebetetzeko bidean.


Printzipio hau, langileria osoak ezagutua eta partekatua dena, ondorengo konpromiso hauetan finkatzen da:


Atentzioa eta informazioa


  • Programa, zerbitzu eta hauen baldintza orori buruzko informazioa erreztea.
  • Igerilekuen higiene- eta konfort-kontrolerako parametroak egunero eguneratzea.
  • Instalazioen erabileragatik edota zerbitzu mota ezberdinetatik eratorritako arazoei berehalakoan irtenbidea ematea.
  • 48 orduren buruan baina gutxiagotan izapide administratiboei irtenbidea ematea.
  • 7 egun baino gutxiagotan erabiltzaileen kexa eta iradokizun guztiak erantzun eta irtenbidea ematea.

Garbitasuna eta higienea


  • Indarrean dauden segurtasun eta higieneari buruzko araudi eta baldintza legal guztiak betetzea.
  • Instalazioak egunero garbitasun eta desinfekzio egoera bikainean mantentzea, batik bat ur ingurunekoak.
  • Erabili diren garbiketa sistemaz eta areto ezberdinetaz egunero informatzea.
  • Instalazio guztia osasun mailan kontrolatua izatea, batik bat ur ingurunea eta bestelako arrisku guneak.
  • Zerbitzuen eta kirol esparruen erabileran higiene-araudiaren betearazpena zaintzea.

Instalazioen konfort maila


  • Igerikera igerilekua: 27,5 ºC eta 28,5 ºC artean.
  • Igerileku ludikoa-spa: 31 ºC eta 32 ºC artean
  • Igerilekuan, erabiltzaileek gutxienez 3 kale izango dituzte euren erabilera esklusiborako.
  • Minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako instalazio irisgarriak izatea eta esparruak euren erabilera arrunterako egokituak egotea.

Mantenimendua eta kontserbazioa


  • Erabilera erregimen erosoa, segurua eta egokia oneste aldera, mantenimendu prebentiboa burutzea.
  • Arazo teknikoei irtenbidea ematea berehalako ekiteen bitartez.
  • Konponketak burutzea kirol jarduerak eta irekiera ordutegia kontutan hartuta.

Erabiltzaileek egin beharrekoaz


  • Abegikortasun eta hiritartasun portaera izanda, zerbitzuen kalitatearen hobekuntza .
  • Erabilera-araudiari eta esparru zein zerbitzuekiko arauei begirunea erakustea.
  • Antzematen diren kalteak zein intzidentziak Zuzendaritzari jakinarazi.
  • Bakoitzak ondo deritzon kexak edo proposamenak aurkeztea. Erakundearen konpromisoa 7 egunen buruan erantzutekoa da, uneoro bidali duenaren nortasuna anonimotasunean gordez.



Pertsonak eta organigrama


Kontseilu errektorea


Presidenteordea
Miguel Ledesma Piñeiro
(PSE-EE-PSOE)

mledesma@udalermua.net


UKE langileak


Alor Koordinatzailea
Daniel Salazar Irusta

dsalazar@udalermua.net

Instalazioen Koordinazioa
Josu Macías Santiago

jmacias@udalermua.net

Administrazioa
Elena López de Guereñu Ucín

elopezg@udalermua.net

Kirol Koordinazioa
Antton García López

agarcial@udalermua.net

Mantenimendua
Pedro Azkarate Etxeberria

pazkarate@udalermua.net

Mantenimendua
Pablo Alonso Pérez

palonso@udalermua.net

Laguntzaile Balioanitza
Soraya Escobar Bárcena

kiroldegia@udalermua.net

Laguntzaile Balioanitza
Andoni Ruiz Ramos

kiroldegia@udalermua.net

Laguntzaile Balioanitza
Naiara Reno Markina

kiroldegia@udalermua.net

Laguntzaile Balioanitza
Patricia Laguna Romero

kiroldegia@udalermua.net

Laguntzaile Balioanitza
Oihane Alonso Larrasquitu

kiroldegia@udalermua.net



Jasangarritasuna

ERABILTZAILEAK
 2020

2021

2022
Abonatuak 4.858 4.173 4.709
Ikastarogileak (hilean) 1.406 805 1.162
Ikastaroak (hilean) 84 103 104

 

 


Aurreko urteetako datuak ikusi nahi izanez gero, klik egin hemen

URTEKO ZURIKETA
 202020212022
Diru-sarrerak 482.882,87 € 605.783,78 € 737.454,36 €
Gastuak 1.823.797,72 € 1.699.126,30 € 1.885.578,94 €
Udalaren diru-laguntza 1.340.914,85 € 1.093.342,52 € 1.148.124,58 €
Berezko finantziazioa %26 %35 %39

Aurreko urteetako datuak ikusi nahi izanez gero, klik egin hemen




Erabilera-araudia

Gure instalazioak disfrutatzeko eta gainontzekoek ere hala egin dezaten, Erabilera-araudia errespetatzea ezinbestekoa da:





Lanerako jokabide kodea

Ermuko UKEko jokabide kode honek, erakunde honen baitan lan egiten dutenen eguneroko portaera zuzentzen duten jokabide etikoen araudi orokorrak eta irizpideak ezartzen ditu.






Jeitsierak

Ze informazio kontsultatu nahi duzu?





Ermua Kirolak

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua

T. 943 17 90 90 /

kirolak@udalermua.net