UKEk datorren urteko prezioak izoztea onartu du
2014/11/12

Zenbait zerbitzuren kasuan gainera abonatugabeentzako prezioa murriztu egingo da, sauna eta lurrin bainua kasu.
Ermuko Udal Kirol Erakundeko (UKE) kontseilu errektoreak 2015erako tarifak onartu zituen joan den azaroaren 5ean, murrizketa batzuk eginda ere, prezioak bere horretan eutsiz eta bonifikazioak mantenduz.
Prezioen ordenantzak, sauna eta lurrin bainua abonatugabeek erabiltzeagatik ehuneko 20ko murrizketa jasotzen dute, hauen erabilera abonatuak direnentzat doakoa delarik. Era honetan, prezio berriak erabilera bakoitzeko 5,10 euro eta 5 saioko bono bakoitzeko 22,95 eurotan finkatuta geratzen dira.
Udaletxearen menpeko organismo autonomoak egun eraikitzen ari diren estalitako 2 padel pisten erabilerarako tarifa berriak sartu ditu. Halaber, pista baten erreserbak 4 euroko kostua izango du, baldin eta erabiltzaile guztiak abonatua badira. Bestalde, pista erabili nahi duten abonatugabeek, aldiz, UKEren edozein kirol instalaziora sarrera ahalbidetzen duen 4,80 euroko tarifa ordaindu beharko du.
Areago, UKEk padeleko ikaskuntza ikastaroak antolatuko ditu, astean birritan, 8 eta 10 pertsona bitarteko talde murriztuetan, hileko 32 eta 40 euroren truke, haurra edo heldua izatearen arabera. Ikastaro hauetan izena emateko abonatugabeek hilean 52 euro ordaindu beharko dituzte.
Materialaren alokairuari dagokionez, squash zein padeleko erraketa baten orduko mailegua barne sartu da, bi bata zein bestearen kasuan 4 eurotako izango delarik. Era berean, sarraila bidez funtzionatzen duten takilen erabilpenerako konbinazio-giltzarrapoak erreztuko ditu UKEk 4 euroren truke, beti ere erabiltzaileek eurena propioa ez dutenean.
Azkenik, prezio eta tarifa berriek Aritzmendi pilotalekuko aretoak irabazi asmorik gabeko kirol jarduerak burutzeko 6 euro orduko aukera barne sartzen dute, astean ordu finko bat erreserbatzeagatik hilean 20 euro ordaindu beharko direlarik.
Kirol zinegotzia eta UKEko presidenteordea den Miguel Ledesmak prezioak oro har bere horretan mantentzen direla azpimarratzen du. “Tarifetan ez du eraginik izan ezta energia horniduretan eman den prezioen gorakada garrantzitsua ere”. Gainera, “padel pisten eraikuntzarekin ermuarren kirol praktikarako alternatibak areagotzen direla” azpimarratu du Ledesmak.
Udaleko iturriek diotenaren arabera, 2015erako tarifak aho batez onartuak izan dira. Bilduk ez du saioan parte hartu.