Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



3 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat zuzenduriko ‘igeriketa" izen-emate epea irekita

2023/06/27

3 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat zuzenduriko ‘igeriketa

Datorren 2023-2024 ikasturterako, Igeriketa Eskolan izena emateko epea zabalik dagoela ezagutarazten dugu. Izena emateko azken eguna datorren ostirala izango da, ekainaren 30a, hori barne. Izapide hori igeriketa-eskoletara joan nahi duten pertsona guztiek egin behar dute, ematen diren mailetako edozeinetan interesa izanda ere, hau da, jardueran alta eman nahi dutenek nahiz gaur egun izena emanda egon eta jarraitzeko interesa dutenek.

 

Horretarako, abonatuek inprimaki elebiduna bete behar duzue online. Bertan, datu pertsonalak, abonatu-zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta jaiotze-data eskatuko zaizkie adingabekoak diren interesdunei.

 

Abonatuek jasoko duzuen mezuan QR kode bat adierazten da, izena emateko formulariora erraz iristeko. Inprimaki hori inprimatu egin daiteke, bidali ondoren, frogagiri gisa. Informazio gehiago eta paperezko formularioak eskatzeko MA Blanco udal kiroldegiko kontrolera jo.

 
 
Pdf-a jeitsi

Ermua Kirolak

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua

T. 943 17 90 90 /

kirolak@udalermua.net