Euskadiko eskubaloiko selekzioak berriro arituko dira Udal Kiroldegian
2022/11/10
Euskal Eskubaloi Federazioak eta Ermua Kirolak-ek lankidetzan jarduteko akordiora iritsi gara, euskal klubetako maila ezberdinetako selekzio taldeetan parte hartzeko jokalariek gure herrian entrena dezaten urte amaitu artean. Elkarren segidako hiru igandetan, beren klubetan nabarmentzen diren promes gazteek saio teorikoak, teknikoak eta fisikoak egingo dituzte elkarrekin, ezagutzak finkatzeko eta talde blokea sendotzeko.
Entrenamendu saio horiek Miguel Angel Blanco kiroldegian egingo dira aipatutako azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 18an. Entrenamendu-saioak arratsaldez izango dira, 16:00etik 20:00etara bitartean. Instalazioa eta harmailak irekita egongo dira, saio horiek jarraitu nahi dituzten familien eta, oro har, herriko zaleen eskura. Sarrera librea eta doakoa izango da.
Ondorengo hauek dira azaroareko zein abendurako deitutako taldeak:
- Azaroak 13: haur mailako taldeak (emakumezkoak eta gizonezkoak) .
- Azaroak 27: haur eta Kadete mailako gizonezkoak.
- Abenduak 18: Zehaztu gabe oraindik.