Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Igerileku txikirako ez da erreserbarik behar; sauna eta lurrun-bainuan edukiera gehitu

2022/10/11

Igerileku txikirako ez da erreserbarik behar; sauna eta lurrun-bainuan edukiera gehitu

Bi ohar eman berri ditugu M. Angel Blanco kiroldegiko instalazioetako erabiltzaileoi. Pandemian beharrezkoak eta aplikagarriak ziren erabilera- eta edukiera-mugak kendu edo arindu du. Urritik, udal kiroldegiko igerileku txikia erabil dezakegu, aldez aurretik erreserbarik egin gabe. Hau da, modu librean erabili dezakegu, pandemia aurretik bezala.

 

Hala ere, kontuan izan behar dugu astelehenetik ostegunera Igeriketa Haur Eskolak ontzi hori erabiltzen duela hainbat ikastarorako. Hain zuzen ere, hiruhileko honetako astearte eta ostegunetan igerilekua 17:00etatik 17:30era erreserbatua dute. Eguneko gainerako orduetan, espazio hori libre erabili dezakegu eta guztion gozamenerako.

 

Bestalde, sauna eta lurrun-bainuaren zerbitzuari dagokionez, esan behar da edukiera berriz ere 6 pertsonara bueltatu dela, hortaz jada ez dago banaka erabili beharrik pandemian egin bezala. Hori bai, kasu honetan aldez aurretik erreserba egin behar da.

 

Ermua Kirolak

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua

T. 943 17 90 90 /

kirolak@udalermua.net