Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Crosstrain instalazio berria Betiondon

2022/09/26

Crosstrain instalazio berria Betiondon

2022-2023 denboraldia hastearekin batera, gure instalazioetan egin ditzazkezun kirol eskaintza eta espezialitateak zabaldu ditugu. Udazken honetatik aurrera, "Crosstrain" izeneko jarduera eskaintzen dugu atondu berri dugun areto batean, Betiondo kirol-gunean. Erresistentzia lantzeko berariazko ekipamendua duen espazio bat da, hainbat ariketa fisikotan erabili beharreko askotariko materialaren bidez.

 

Espezialitatean hainbat gaitasun eta trebetasun lantzen dira, hala nola erresistentzia kardiobaskularra eta arnasketakoa, erresistentzia muskularra, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, arintasuna, psikomotrizitatea, oreka eta zehaztasuna. Jarduerak monitore espezifiko bat du, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Animazioko Goi Mailako Teknikaria, astelehenetik ostegunera bitarteko saioak zuzentzen eta koordinatzen dituena, ordutegien eta taldeen tarte zabal batean, hasieran arratsaldeetan, benetako eskaria zehaztu arte.

 

Instalazioa hilaren 19an ireki genuen eta aurrerantzean egunean bi saio eskainiko dira astelehenetik ostegunera arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Jardueraren prezioa abonatuentzat 16,30 eurokoa da, eta abonatuak ez direnentzat 25,25 eurokoa. Probatu konpromisorik gabe!

 
Pdf-a jeitsi

Ermua Kirolak

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua

T. 943 17 90 90 /

kirolak@udalermua.net