Igerileku txikirako ez da erreserbarik behar; sauna eta lurrun-bainuan edukiera gehitu
2022/10/11
Bi ohar eman berri ditugu M. Angel Blanco kiroldegiko instalazioetako erabiltzaileoi. Pandemian beharrezkoak eta aplikagarriak ziren erabilera- eta edukiera-mugak kendu edo arindu du. Urritik, udal kiroldegiko igerileku txikia erabil dezakegu, aldez aurretik erreserbarik egin gabe. Hau da, modu librean erabili dezakegu, pandemia aurretik bezala.
Hala ere, kontuan izan behar dugu astelehenetik ostegunera Igeriketa Haur Eskolak ontzi hori erabiltzen duela hainbat ikastarorako. Hain zuzen ere, hiruhileko honetako astearte eta ostegunetan igerilekua 17:00etatik 17:30era erreserbatua dute. Eguneko gainerako orduetan, espazio hori libre erabili dezakegu eta guztion...
+ irakurri
+ irakurri
Ia berrogeita hamar haurrek parte hartuko dute Multikirola jardueretan
2022/10/07
Ermua Kirolak-ek eta Anaitasuna Ikastolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak Multikirola jarduera antolatu dugu elkarlanean. Ekimen honetan Anaitasunako Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako 46 haurrek parte hartuko dute, eta urritik ekainera bitartean hainbat kirol ezberdin probatzeko eta lehen harremana izateko aukera izango dute, euren aukeretara edo interesetara gehien egokitzen direnak zeintzuk diren ikusteko.
Ermua Kirolak-en 6 urtetik aurrera kalitatezko hastapeneko kirol anitzeko jardueraren garrantzia azpimarratzen dugu. 55 minutuko saioak izango dira, eta parte hartzen duten pertsonen interesak eta jokabideak errespetatuko dituen...
+ irakurri
+ irakurri
Ezagutu eta probatu doan kirol-jarduera anitz urrian
2022/09/29
Jarduera irekiak eta doakoak antolatu ditugu urriko hiru larunbat jarraietarako, nahi duen orok gure instalazioak doan ezagutu eta probatu ditzan. Jardueren proposamena oso zabala da, eta helburua da bai abonatuei bai abonatuak ez direnei benetako baldintza edo habitatean probatzeko aukera eskaintzea, ezagutu ditzaten eta erabaki dezaten espero dutena edo beren itxaropenak asetzen dituzten ala ez. Jarduera horien artean, duela gutxi eskaintzara gehitutakoak daude, zabalduago dauden beste batzuekin batera. Hori bai, jarduera guztiak eskari handikoak dira, eta begirale tituludunek eta profesionalek zuzentzen dituzte.
Urriaren 1ean, 8an...
+ irakurri
+ irakurri
Crosstrain instalazio berria Betiondon
2022/09/26
2022-2023 denboraldia hastearekin batera, gure instalazioetan egin ditzazkezun kirol eskaintza eta espezialitateak zabaldu ditugu. Udazken honetatik aurrera, "Crosstrain" izeneko jarduera eskaintzen dugu atondu berri dugun areto batean, Betiondo kirol-gunean. Erresistentzia lantzeko berariazko ekipamendua duen espazio bat da, hainbat ariketa fisikotan erabili beharreko askotariko materialaren bidez.
Espezialitatean hainbat gaitasun eta trebetasun lantzen dira, hala nola erresistentzia kardiobaskularra eta arnasketakoa, erresistentzia muskularra, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, arintasuna, psikomotrizitatea, oreka eta zehaztasuna. Jarduerak monitore...
+ irakurri
+ irakurri
Ermua Kirolak: egitarau berria bizitza aktibo eta osasungarrirako
2022/09/19
Irailetik urte amaierara bitartean udal instalazioetan burutuko diren kirol jarduerak jasotzen dituen informazio triptikoa aurkeztu berri dugu. Bertan, Miguel Angel Blanco kiroldegiko premium jardueren egutegiari buruzko informazioa, berrikuntzak, zuzendutako jarduerak eta helduentzako eta haurrentzako kirol ikastaroak biltzen dira, baita tokiko elkarteen proposamenak eta udal kirol instalazioen harremanetarako datuak ere.
Argitalpen honen helburua Ermua Kirolaken eta Udal kirol zerbitzuaren ikuspegi globala eskaintzea da, baita klub eta talde ezberdinek eskaintzen dituztenena ere, bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko.
Cross...
+ irakurri
+ irakurri