Helburua
Ekonomikoki ahulenak diren pertsonek kirola egiteko benetako aukera izan dezaten bermatzea, abonu-txartelaren %90 bitarte diruz lagunduz.
Onuradunak
- Laguntzaren onuradun izan daitezkeen guztiak Ermuan erroldatuta egotea, ordainketaren alta eskatzeko unean.
- Dagokion kasuan, udal tasa eta zerga guztiak ordainduta edukitzea.
- Gehienez Ordenantzan azaldutako baremoan jasotzen diren ekonomi baliabideak izatea edota Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarteratzeko Udal Laguntzak (GUL) jasotzea.
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea aurtengo urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da, eta ordaindutako zenbatekoaren zati baten itzulketa legez izapidetuko da.
Abonuak
Motak | |
---|---|
Zenbatekoa |
Abonu hobaritua eskatzeko dokumentazioa
- Eskaera eredu normalizatuan (inprimakia jeitsi).
- Ordainketaren hobaria eskatzen duten abonatuek tasa itzultzeko eskabide hau bete beharko dute (inprimakia deskargatu).
OHAR GARRANTZITSUA:
- Ermuko Udalak beste administrazio batzuen esku dauden datuak eskuratu behar dituenean, agiri horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, datuen bitartekotzarako plataformetan edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuetan kontsulta eginda, interesdunak horren aurka egiten ez badu. Kasu horretan, ordainketa desberdinetarako ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.