Abantailak
- SPA Gunea
- Igerileku Klimatizatuak.
- M.A. Blanco Udal Kiroldegiko Oinarrizko Gimnasioa (16 urtetatik aurrera).
- Betiondo Kirol Guneko Oinarrizko Gimnasioa (16 urte baino gehiagoko kirolari federatuentzat).
- Betiondo Kirol Guneko Rokodromo-Boulderra.
- Squash Pista - Ping-Pong.
- Frontoia (goizeko ordutegian lanegunetan).
- Sauna eta Lurrin Bainua.
Erreztasunak
- Instalazioen erreserba egitean lehentasuna izatea, zazpi egun eta ordu erdi aurretik egiteko eskubidearekin.
- Ikastaroetan izena-emateko lehentasuna.
- Ikastaro eta jardueren kuotetan murrizketak eta deskontuak.
- Erreserbak telefonoz egitea.
- Instalazioen hileko ordu zehatz baterako errerbak egitea (frontoia, kirol anitzeko pista, futbol zelaia, etab.).
Abonuentzako dokumentazioa:
- Izena emateko inprimakia beteta (inprimakia jeitsi). MAB Kiroldegiko edo Betiondo kirol guneko harreran tramitatu eta sinatu ahal izango da. Adingabeen kasuan, aitak/amak edo tutoreak sinatuko du.
- Alta ematen den unean ordainduko da kuota, inskripzioa tramitatzen den kiroldegian, bankuko txartelarekin, eskudirutan edo, aldez aurretik, Ermuko Udalaren Kutxabank-eko kontu honetan ordainduta: ES29 2095 0040 6091 2063 3922.
- SEPA dokumentua sinatu. Etorkizuneko ordainagiriak zure kontu korrontean helbideratzeko baimena ematea.
- Lehengo txartela gordetzea, abonatua izan bazara eta itzuli ez baduzu. Ondorengo altetan abonatu txartel berria emateko dagokion tasa ordaindu beharko da.
- Abonuaren bajak urte bakoitzeko abenduaren 24a baino lehen tramitatu beharko dira; bestela, ordainketa automatikoki berrituko da hurrengo urterako.
OHAR GARRANTZITSUA:
- Ermuko Udalak beste administrazio batzuen esku dauden datuak eskuratu behar dituenean, agiri horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, datuen bitartekotzarako plataformetan edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuetan kontsulta eginda, interesdunak horren aurka egiten ez badu. Kasu horretan, ordainketa desberdinetarako ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.